options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek sistema adimendunen 11 produktu pilotu aurkeztu ditu industriaren sektorerako

shape

Gateone proiektuko enpresek erabili ahal izango dituzten teknologien katalogo bat da


01/07/2015

shape
  • Ekimenaren helburua da enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzea, sistema adimendunak erabiliz
     

IK4-IKERLANek katalogo bat osatu du 11 produktu piloturekin, sentsore edo sistema adimendunetan oinarrituta ('smart systems'), industria, elikadura eta osasunaren sektoreetarako. Gero eta konplexutasun handiagoa duten soluzio teknologikoak dira, monitorizatzeko lanak egiteko datuak prozesatzeko aldagai bat sentsatzetik hasita, datuak bidaltzeraino.

Zentro teknologikoak aurkeztu duen katalogoa lau kategoria nagusitan banatzen da: sentsore adimendunen sareak, berogailuak, fluxuaren detektagailu eta erregulagailuak, eta zunda elektro-fluidikoak.

Egon daitezkeen aplikazio industrialen artean nabarmentzen dira osagaien, makineriaren eta prozesuen urrutiko monitorizazioa, kontsumoen optimizazioa eta M2M komunikazioa. Enpresek onura ugari lortu ahal izango dute: besteak beste, akatsak garaiz detektatzea, produktibitatea handitzea, produkzio lerroak malguagoak izatea eta energiaren kontsumoan aurreztea.

2015 eta 2016 artean, IK4-IKERLANek produktu pilotu horietako lau pertsonalizatuko ditu interesa duten enpresa txiki eta ertain hautatu batzuentzat, horientzako inolako kosturik gabe. Halere, katalogoko produktu pilotu guztiak eskuragarri egongo dira, pertsonalizatu gabe, horiek ebaluatu nahi dituen edozein enpresa txiki edo ertainentzat. Produktu pilotuak osatzen dituzten teknologiak IK4-IKERLANen garatu dira eta guztiz operatibo daude.

IK4-IKERLANek Europako Gateone proiektuaren esparruan aurkeztu du bere produktuen katalogoa, zeinaren helburua den enpresa txikiak eta ertainak zentro teknologikoekin harremanetan jartzea, sistema adimendu integratuetan oinarritutako produktu pilotuak elkarrekin garatzeko.

Proiektua orain dela gutxi abiatu da, 5,3 milioi euroren aurrekontua du, eta datozen hiru urteetan 50 produktu berritzaile garatzea nahi ditu.

close overlay