options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek Service 4.0n dituen gaitasunak erakutsiko ditu Bizkaiko Parke Teknologikoan

shape

Jardunaldi bat egingo du erakusteko zer aukerak eskaintzen dituen industriaren digitalizazioak salmenta ondorengo zerbitzu berrien garapenerako Zentroan gaur egun garatzen ari diren proiektu batzuk zuzenean ezagutzeko balioko du Datorren azaroaren 10ean izango da hitzordua


08/11/2017

shape

Industriaren eraldaketa digitala, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ekoizpen prozesuetan sartzeak ekarri duena, aukera handia izan da industriako piezen eta osagaien fabrikatzaileentzat (OEMak) zerbitzu elkartu berrien bitartez beren produktuei balioa handia ematea ahalbidetuko dien  bideari ekiteko, modu estrategikoan.

4.0 industriak salmenta ondorengo zerbitzuen garapenerako ireki dituen aukerez eztabaidatzeko asmoarekin, IK4-IKERLAN zentro teknologikoak jardunaldi bat antolatu du, non hainbat sektoretako enpresentzat hobekuntza garrantzitsua izan diren benetako soluzio batzuk erakutsiko diren.  

Hitzordua, “Salmenta ondorengo zerbitzua, negozio aukera gisa” izenburua izango duena, datorren azaroaren 10ean egingo da, Zamudioko Parke Teknologikoaren 101 eraikinean. Zentroak eremu horretan dituen ezagutzak zabaltzen saiatuko da bertan, bai eta gaur egun GH Cranes & Components garabi enpresarekin elkarlanean garatzen ari den proiektu bat ezagutzen ere.


Serbitizaziotik Service 4.0ra

Produktuen salmentatik harago enpresei dirua eskuratzeko bide berriak irekitzen uzten dien negozio eredu bat adierazten du serbitizazioaren ideiak. Gaur egun, 4.0 industriaren paradigma berriaren barruan, prestazio berriak garatzeko prozesuak harreman estua du lantegi adimendunek eskaintzen dituzten abantailekin, eta horrek Service 4.0 kontzeptu berria ekarri du, laguntza kontzeptu eraginkorragoa eta efektiboagoa, alegia.

Negozioa ulertzeko modu berri honek enpresei laguntzen die beren bezeroen eskaerei erantzuten, zerbitzua eraldatuz. Hala, fabrikatzaileek salmenta ondorengo mantentze lanak identifikatu dituzte salmenta ondorengo funtsezko zerbitzuetako bat moduan, eta horiekin batera beste eskaintza batzuk, hala nola ordezko piezen salmenta edo ingeniaritzako laguntza. Zerbitzu horiek guztiek fakturazioaren % 20-30 egin dezakete, eta irabazien portzentaje handiagoa, kasu batzuetan % 40 ingurura ere iritsita.

Halere, salmenta ondorengo mantentze lanez gain, serbitizazio prozesuak zerbitzu sorta bat aurreikusten du, zeinarekin konpainiek aparteko diru sarrera batzuk eskuratu ahal izango dituzten eta beren bezeroen fidelizazioa lortzeko plan bat abian jarri.


10 urte ikertzen IK4-IKERLANen

IK4-IKERLANek 10 urte baino gehiagoko esperientzia dauka bere bezeroen salmenta ondorengo estrategia eta zerbitzu berriak abian jartzen. 

Gaur egun, 20 adituk osatutako diziplina askoko talde bat dauka, eta aditu talde horrek Service 4.0rekin lotura duten alderdi guztiei heltzen die, laneko testuinguru desberdinetan aktiboen mantentze lanak egiteko planen definizioari zein lan horiek beharrezkoak diren baliabideen dimentsionamendu egokiari, tartean aktibo baten bizitza zikloan zehar fidagarritasunik ezaren ebaluazioa ere eginda.

Zentroak bezeroei lagun egiten die ibilbide osoan, 4.0 industriaren eremuan dauden teknologiarik aurreratuenak erabiliz, serbitizazio prozesu osoari aurre egiteko, eraginkortasun handiagoz eta berme gehiagoz. 

Urte hauetan guztietan, bezero askok ekin diote ibilbide honi IK4-IKERLANekin batera, eta salmenta ondorengo mantentze lanak eta Service 4.0 estrategikotzat jo dituzte, beren negozioen iraupenerako. 


IK4-IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute. 


 

close overlay