options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek IKERLANSarea-ren sorrera bultzatu du, langile ohiekin harremanetan egoteko

shape

IKERLANSarea pasa den apirilaren 7an estreinatu zen, bere karrera profesionala zentroan bukatu duten bazkideentzat ekitaldi bat eginez


12/04/2017

shape

IK4-IKERLANek langile ohiekin sare bat jarri du abian haiekin harremanetan egoteko eta zentroaren proiektuan egin duten ekarpenagatik eskertzeko. Horrela bultzatu nahi da zentroko kide izan diren pertsonekin harreman hurbila edukitzea eta erakunde enbaxadore izatera. IKERLANSarea da ekimenaren izena, eta pasa den apirilaren 7an estreinatu zen, zentroak Arrasate-Mondragónen duen egoitzan egindako ekitaldi batean.

Proiektu hau aurkezteko ekitaldia, berez, beren karrera profesionala IK4-IKERLANen bukatu duten bazkideei eskaini zitzaien. Ekitaldian hogeita hamar lagun egon ziren, eta zentroan bizi zituzten unerik garrantzitsuenetako batzuk berriro bizitzeko aukera izan zuten, une horien argazki batzuk ikusiz.

Zentroaren plan estrategiko berria ere aurkeztu zitzaien, IK2020, eta instalazioak bisitatu zituzten, non laborategietan egin berri diren egokitzapenak ikusi baitzituzten. Aurkezpenaren ondoren, bertaratu guztientzako bazkari bat egin zen.

IK4-IKERLANen asmoa da noranzko biko komunikazio kanal bat irekita edukitzea bere langile ohiekin. Gainera, zentroak antolatutako ekintza batzuetara gonbidatuko dira, esaterako Elkarte Eguna ekitaldira, bai eta hitzaldi, agur ekitaldi eta bestelako ospakizun batzuetara ere.

“Lankidetza da gure balio garrantzitsuenetako bat, eta ez dugu nahi langileek IK4-IKERLAN uzten duten unean lankidetza hori etetea: Haiekiko harremana bizirik mantendu nahi genuke, gure historia idazten lagundu dutelako eta orain dauden lekutik ere lagundu dezaketelakoan gaudelako”, ziurtatu du Ion Etxeberriak, Pertsonen zuzendariak.

close overlay