options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek eta Coprecik errekuntza sistema berritzaile bat diseinatu dute barbakoen merkatuko liderrarentzat

shape

Weber erraldoi iparamerikarrak diseinu berria patentatu du eta asmatzaileak zentro teknologikoa eta kooperatiba izan direla jarri du patentean


20/11/2017

shape
  • Prototipoak, industrializazio fasean baitago, barbakoaren pizte prozesua, aire eta gas nahasketa eta barbakoaren segurtasuna hobetzen ditu
  • Garapenari esker Coprecik sendotu egin du bezero garrantzitsu horrekin duen harremana eta handitu du harekin fakturatzen duena 

IK4-IKERLAN zentro teknologikoak eta Copreci kooperatibak lagundu dute kanporako gas barbakoen errekuntza sistema berritzailea garatzen, Weber, erraldoi iparramerikarrarentzat. Barbakoen pizte prozesua eta errekuntza baldintzak hobetu dituzte eta segurtasuna areagotu. Sisteman sartutako berritasunek eta hobekuntzek diseinu berria patentatzera eraman dute fabrikatzaile amerikarra; patente eskaeran onartzen da zentro teknologikoa eta euskal kooperatiba izan direla diseinu berriaren asmatzaileak.

Fabrikatzaile iparramerikarrak erabaki zuen bere barbakoen erregailuen pitei beste geometria ematea gehiago iraun dezaten eta erabaki zuen, halaber, garantia 10 urtera luzatzea, lehiakideek eskaintzen dutena baino ia bi aldiz gehiagoko garantia epea eskaintzeko. IK4-IKERLANek barbakoen gama berrien errekuntza sistemak garatzen parte hartu du, gas sarrerako pitaren garapenean zentratuta batez ere. 

Hainbat prototipo garatu ondoren, Coprecik, zeinak Weberri gas balbulak eta arrapalak saltzen dizkion, gailu optimizatu bat lortu du Amerikako eta Europako barbakoa modeloetarako.

Atera den diseinuak (Venturi motako erregailu atmosferiko bat), jada industrializazio fasean dagoenak, errekuntzarako beharrezkoa den gas eta aire nahasketa hobetzea lortu du eta, horrez gain, erregailuei sendotasun handiago eman die, fabrikazio tolerantziagatik, eta sugarra homogeneoagoa eta barbakoaren piztea seguruagoa izatea ere lortu du.

Errekuntzako osagai multzo honen diseinuan eta fabrikazioan parte hartuta, IK4-IKERLANek Copreciri lagundu dio munduko gas barbakoen saltzailerik handienarekin duen harremana sendotzen, eta lagundu du, baita ere, Weber sektoreko munduko lider sendoago izaten. 

Zentro teknologikoak proiektu honetan jarri ahal izan du bere mekanikako taldeak 20 urte baino gehiagotan erregailuen garapenean eta fabrikazioan metatutako ezagutza, bai eta simulazio fluidodinamikoko tresna aurreratuen erabileran metatutakoa ere. Tresna berri honen diseinuan beharrezkoak izan diren probak eta esperimentuak egiteko ere balio izan dute bere  instalazioek.  

IK4-IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz, hiru esparru handitan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an AENORek, IK4-IKERLANeko kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), honek zentroari I+G+b alorrean duen bikaintasuna aitortzen dio. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

 

close overlay