options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek Elektronikako, Informazioko eta Komunikazioko Teknologietan egin dituen aurrerapenak ikusgai jarri zituen Global Innovation Day ekitaldi

shape

Ekitaldia hil honen 16an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian


15/05/2017

shape

Global Innovation Day ekitaldian, IK4-IKERLANek ikusgai jarri zituen Elektronika, Informazioko eta Komunikazioko Teknologien arloan (TEIC) enpresentzat berriki egin dituen aurrerapen teknologikoak. Zehazki, Xilinx multinazional iparramerrikarrarekin elkarlanean goi segurtasun funtzionalaren merkaturako garatu duen gailu mikroelektroniko bat jarri zuen ikusgai.

Innobasquek antolatutako ekitaldian, Arrasate-Mondragóneko zentro teknologikoak IK4 Aliantza teknologikoarekin partekatu zuen estanda. Global Innovation Day ekitaldia berritzaileek Euskadin duten hitzordu nagusitzat jotzen da, eta maiatzaren 16an egin zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sareko eragile nagusiak bertan egon ziren.

Zentroak erakutsi zituen teknologietatik, Xilinxekin elkarlanean garatutakoa da garrantzitsuena, izan ere, teknologia horrek segurtasun funtzionalaren merkatuan finkatzen utzi dio enpresari.

“IK4-IKERLANen ditugun funtsezko balioetako bat da gure bezeroen premietara bideratuta gaudela, eta balio hori da, hain zuzen, ekitaldi honetara eraman genuen erakusleak islatzen duena: Gurekin lankidean ari diren enpresen erronka teknologikoei erantzuteko teknologia egiten dugu”, esan du Leire Rubiok, IK4-IKERLANeko Sistema Txertatu Fidagarrien arloko ikertzaileak.

close overlay