options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek biltegiratze elektrikoaren gainean dituen ezagutzak partekatu ditu

shape

 Mondragon Ekok berriki antolatu duen jardunaldi batean parte hartu du zentroak


21/12/2015

shape

Duela gutxi, ekonomia berdearen sektorean etorkizuneko negozioak bultzatzeko Mondragon Korporazioak duen plataformak antolatuta, biltegiratze elektrikoaren oraina eta etorkizunaren gaineko jardunaldi bat egin da Garaia Berrikuntza Gunean, eta IK4-IKERLANek jardunaldi horretan hartu du parte. Ekitaldian parte hartu zuten bai administrazioko ordezkariek bai ikerketa zentro, unibertsitate zentro eta enpresa pribatuetako ordezkariek.

Zehazki, jardunaldian honako erakunde eta enpresa hauek egon ziren ordezkatuta: CIC Energigune, Euskal Herriko Energia Klusterra, Mondragon Unibertsitatea, CAF Power & Automation, Comarth, Acciona, Orona, Cegasa, Koneika eta Iberdrola

IK4-IKERLANetik Unai Viscarretek hartu zuen parte ekitaldian. Biltegiratze alorreko ikerketaz eta garapenaz aritu zen bertan. Hitzaldian egungo teknologiaren eta aplikazioen egoerari buruzko informazioa eman zuen, bai eta biltegiratze elektrikoaren eremuaren etorkizuneko erronkez eta garapen linea berriez ere.

Hain zuzen, biltegiratze elektrikoaren alorra da IK4-IKERLANen lan eremu garrantzitsuenetakoa, zeinak produktu efizienteagoak eta fidagarriagoak eta gutxiago kutsatzen dutenak garatzen uzten duten soluzioak ikertzen diharduen. Zentroak energiaren, industriaren eta garraioaren sektoreetarako produktuak garatzen ditu, punta-puntako enpresekin elkarlanean.

close overlay