options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek biltegiratze elektrikoa ikertuko du garraioaren eta energiaren munduko erreferenteekin

shape

IK4-IKERLANek lankidetza hitzarmen bat izenpetu berri du Bruselako Unibertsitate Libre ospetsuarekin (VuB), energia biltegiratzeko ikerketan elkarrekin lan egiteko


03/12/2014

shape

Hitzarmenaren arabera, bi erakundeak lankidetzan arituko dira ikerketa eta garapen proiektuetan doktore tesiak eta elkarren arteko jarduerak garatzeko, eta elkarren artean ikertzaileen trukea eta mugikortasuna ere sustatuko dute.

Hitzarmena bultzada garrantzitsua da IK4-IKERLAN energia biltegiratzeari buruz egiten ari den ikerketarako, VuB unibertsitateak arlo horretan ezaguera handia baitu. Berez, IK4-IKERLANekin jardungo duen ikerketa taldea kontinentean Europako proiektu kopururik handiena duena da, eta Mobility, Logistics and Automotive Technology Research Centre (MOBI) zentroko kidea da, hau da, Europan ibilgailu elektrikorako teknologien ikerketan diharduten erakunde garrantzitsuenetakoa.

close overlay