options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek bere ahalmenak erakutsi ditu SiC teknologiaren gaineko jardunaldian

shape

Topaketa azaroaren 23an izan zen, Henaniko Orona Ideon, eta silizio karburoaren teknologia potentzia elektronikarako izaten ari den iraultzaren gainean eztabaidatzeko balio izan zuen


24/11/2017

shape
  • Euskadin erreferente diren industria enpresen, unibertsitateen eta zentro teknologikoen berrogeita hamar ordezkari inguru bildu ziren

IK4-IKERLAN zentro teknologikoak jardunaldi bat egin zuen silizio karburoaren teknologiak (SiC) hainbat sektoretan, hala nola garraioaren, energiaren edo jasokuntzaren sektoreetan, dituen aukeren gainean eztabaidatzeko. Hitzordua atzo izan zen, azaroaren 23an, Hernaniko Orona Ideoren instalazioetan.

Silizio karburoa (SiC) iraultza ekartzen ari da potentzia elektronikaren eremuan, kommutazio abiadura eta eroankortasun termiko handiagoak eskaintzen dituelako, izan ere, faktore horiek funtsezkoak dira bihurgailu arinagoak, eraginkorragoak eta trinkoagoak lortzeko.

Euskadin erreferente diren industria enpresen, unibertsitateen eta zentro teknologikoen berrogeita hamar ordezkari inguru bildu ziren jardunaldian.

IK4-IKERLANeko adituak ez ezik, hizlarien artean zeuden Euskal Herriko Energia Klusterreko proiektu arduradun Marcos Suárez, Wolfspeed-CREE-ko Sales Account Manager Alejandro Esquivel eta CAF Power & Automation-eko Teknologia zuzendari Txomin Nieva. Horiek denek beraien enpresetan bizitako benetako esperientziak azaldu zituzten, bai eta erdieroale horien bilakaera eta teknologia horren etorkizuneko joerak ere.

Zehazki, Nievak Roll2Rail proiektuan zentratu zuen bere hitzaldia. CAF Power & Automationek IK4-IKERLANekin elkarlanean garatutako proiektua da, eta duela gutxi bukatu da, SiC teknologian oinarritutako trakzio sistema elektriko berritzaile bat garatuta trenetarako.

Garapen horrek ahalbidetu du ekipoa % 30 txikiagoa izatea, % 20 gutxiago pisatzea eta energiaren aldetik % 50 efizienteagoa izatea, betiere gaur egun erabiltzen dien ekipoen aldean.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz, hiru esparru handitan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an AENORek IK4-IKERLANeko kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), honek zentroari I+G+b alorrean duen bikaintasuna aitortzen dio. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

close overlay