options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLAN, zure partnerra 4.0 Industriarantz

shape

IK4-IKERLAN, bere ahalmenak eta esperientzia direla eta, funtsezko gakoa da enpresen eta haien produktuen digitalizazioan


13/09/2017

shape

Teknologia digital berrien aurrerapena Laugarren Iraultza Industriala edo 4.0 Industria deiturikoa bultzatzen ari da, ez soilik ekoizpen prozesuetan dituen aplikazioan, baizik eta produktuen digitalizazioan ere bai, orain produktuek prestazio gehiago, fidagarritasun handiago eta inoiz ez bezalako monitorizazio ahalmena eskaintzen dituzte eta. Datuak bildu eta ondoren analizatzeak ahalbidetzen du produktuei beren bizitza zikloan ematen zaien erabilera zehatza ezagutzea, eta aukerak ematen ditu diseinuan hobekuntzak egiteko eta beren mantentze lanei lotutako zerbitzu berriak sortzeko. Ohiko faktoriak industriaren ekoizpen eredua eraldatuko duten lantegi adimendunak eta konektatuak bihurtzen ari dira, eta produktu berriek orain arte industriaren eremuan pentsaezinak ziren prestazioak eskainiko dituzte.

IK4-IKERLAN, bere ahalmenak eta esperientzia direla eta, funtsezko gakoa da enpresen eta haien produktuen digitalizazioan. Gure bezeroekin elkarlanean ari gara haien produktuak eta prozesuak digitalizatzeko eta haien eraginkortasuna areagotzeko, eta negozio aukera handiagoak eskainiko dizkieten zerbitzu berriak eskaintzen laguntzeko.

BALIO DIFERENTZIALA IK4-IKERLANEN

1. Erreferenteak digitalizazioan: 40 urte abangoardian

IK4-Ikerlanen erreferente gara industriako soluzio digitaletan, 40 urte baino gehiago ari baikara horietan lanean eta ezagutzak sortzen eta enpresei helarazten. Digitalizazioa zeharkako fenomenoa da terminologiari dagokionez, eta gai horretan jakin izan dugu gure enpresa bezeroek planteatutako erronka teknologikorik zailenei erantzuna ematen. Horren adibidea dira gure bezeroentzat garatu ditugun elektronika txertatuko soluzioak edo urrutiko monitorizazio sistemak, zeinak merkatuko segurtasun baldintzarik gorenekin garatu baitira (FS Management TÜV Rheinland 968/FSM 138.01/16).

Gaur egun, IK4-Ikerlanen digitalizazioaren abangoardian jarraitzen dugu, egunez egun industriaren barruan sortzen diren erronka berriei erantzuna emateko asmoarekin, sistema ziberseguruen bitartezko sistemen konektibitatearen (gauzen interneta, IoT), datuen bilketa eta tratamendu masiboaren (Big Data) eta datuen baliorik handiena lortzearen (Service 4.0, adibidez) ikuspuntutik.

2. Teknologiak bateratzeko ahalmena 

IK4-IKERLANek teknologiak bateratzeko duen ahalmena agerian geratzen da batez ere bere bezeroentzat garatzen dituen industria proiektuetan. Ondoren, mota horretako proiektuen bi adibide azalduko ditugu.

IKUSI Teleagintea: “proiektu honetan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatu ditugu garabiak irrati kontrolaren bitartez kontrolatzeko, haien jarduera monitorizatuz eta informazio hori internet bidez cloud plataforma batera bidaliz, han datuak prozesatzeko. Urrutiko kontrolerako gailuetan instalatu den hardwareak garabiaren funtzionamenduari buruzko informazioa biltzen du eta, urrutiko konexio baten bitartez, zerbitzari batera bidaltzen du automatikoki informazio hori. Gainera, atari bat ezarri da, erraz erabiltzeko moduko interfaze batekin, eskuragarri dagoen informazio guztia kontsultatu eta ustiatu ahal izateko”.

“IKERLANen laguntzarekin garatu diren teleaginteen belaunaldi berri honek aurrerapena ekarri du gure produktuen katalogoan. Hortik haratago, urrutiko zerbitzuak sartzeari esker, IKUSIn gure bezeroentzat dugun eskaintza zabaldu dezakegu balio erantsi handiko zerbitzuen zorro berri batekin.” Borja Perez, IKUSIko R&D managerra.

Fagor Arrasateren plataforma digitala: “proiektu honetan plataforma bat garatu da, zeinak makinaren elementu kritikoen sentsibilizaziotik prentsen egoeraren urrutiko monitorizaziora arteko lanak egiten baititu. Emaitza gisa, plataforma digital propio bat lortu da hainbat iturritako datuak eskuratzeko, hala nola sentsoreetako datuak edo kontroleko PLCkoak. Komunikazioen alorren (Gauzen Interneta, IoT), lainoko konputazioaren (Cloud Computing) eta datu bolumen handien kudeaketa eta analitikaren (Big Data) alorretako teknologia aurreratuenekin garatu da plataforma.

“Prentsen egoera urrutitik monitorizatzen uzten digun plataforma berri honen garapenari esker, aurrera pauso bat eman dugu gure bezeroentzako zerbitzuaren kalitateari dagokionez. IKERLANekin elkarlanean aritzeak laguntzen digu gure jardueraren digitalizazioan aurrera egiten eta gure ezaguera handitzen, Industry 4.0 paradigmaren barruan hobera egiteko”, David Chico, Fagor Arrasateko I+G zuzendaria.

3. Negozio aukera berriak gure bezeroentzat

Digitalizazioak prozesuak hobetzeko eta beren produktuei balio erantsi handiagoa emateko aukera ematen die enpresei eta horretaz aparte negozio eredu berriak garatzen ere lagundu ahal die, serbititzazioaren eskutik. Bezero batzuek, hala nola Oronak, CAFek, ABCk edo IKUSIk, beren fakturazioa ia soilik produktuen salmentan oinarritzen zuten lehen, eta orain gero eta diru sarrera garrantzitsuagoak lortzen ari dira produktuei lotuta ematen dituzten zerbitzuei esker.

Teknologia digital berriei probetxua ateratzeko apustua euskal industriaren erronka bat da, eta IK4-IKERLANen erronka horri heldu diogu 4.0 industrian ari diren 156 ikertzaile baino gehiagorekin. Horrela, enpresei laguntzen diegu beren bezeroen premia berrietara moldatzen, baita aurrea hartzen ere, produktuetan eta produktuei lotutako zerbitzuetan aldaketak eginez.

close overlay