options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLAN aerosorgailu fidagarriagoak egiteko ikertzen ari da

shape

Winturcon proiektuak off shore instalazioetan akatsak detektatzeko metodoak garatzen ditu


27/10/2015

shape

Itsaso zabalean dauden aerosorgailuek (off-shore) ingurumeneko betekizun zorrotzei egin behar diete aurre eta iristeko zailak diren lekuetan daude. Arrazoi horiengatik, euren osasun estrukturala etengabe ezagutzea funtsezkoa da fidagarritasuna hobetzeko eta horrelako ustiategien bideragarritasuna segurtatzeko.

Erronka horiei aurre egiteko, Winturcon izeneko ikerketa proiektu bat abiarazi da, zeinaren helburua den horrelako instalazioetan akatsak detektatu, lokalizatu eta identifikatzeko metodo berriak garatzea eta balioztatzea. IK4-IKERLANen eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Codalab taldearen lankidetza du.

Erakunde horiek garatuko dute Winturcon proiektua aurten eta 2017 artean. Egitasmoak 160.000 milioi euroren aurrekontua du. Finantzaketa Estatuko Administrazio Orokorraren esku egongo da, gizartearen erronkei zuzendutako ikerketa, garapen eta berrikuntza Programaren bitartez, I+G+B proiektuen esparruan.

Proiektuak uztartu egiten ditu kalteak lokalizatu eta identifikatzeko metodologiei buruzko funtsezko ikerketa eta algoritmoen garapena, hainbat alderdi praktiko kontuan hartuta, hala nola aerosorgailuetan instalatutako sentsoreen kopurua murriztea.

Egitasmoa Aerolica proiektuaren jarraipena da; hura 2012 eta 2014 artean garatu zuten IK4-IKERLANek, aipatu Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Codalab taldea eta Madrilgo Unibertsitateko Politeknikoko Center of Composites Materials and Smart Structures zentroak.

Proiektuaren fitxa

Izena: Winturcon
Erakunde finantzatzailea: Estatuko Administrazio Orokorra, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa
Programa: Gizartearen Erronketara zuzendutako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Programa Estatala: I+G+B proiektuak
Proiektuaren erreferentzia: DPI2014-58427-C2-2-R
Proiektuaren koordinatzailea: Codalab-UPC
 

close overlay