options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Haririk gabeko komunikazioak, industriarako aukera berriak

shape

Kablerik gabeko sareak efizienteagoak dira eta produktu eta zerbitzu berriak garatzeko aukera ematen dute


29/01/2016

shape
youtube

Kableak iraganeko kontua dira: arlo guztietan, komunikazioak gero eta gehiago kablerik gabe egiten dira. Kable bidezko komunikazioen aurrean, elkarri komunikatutako nodo moduan jarritako haririk gabeko sareek onura ugari eskaintzen dute.

Nabarmenena da material gutxiago behar dela, eta bai instalazioa bai mantentze lanak errazagoak direla, eta alderdi horiek eragin handia dute prezioan.

Iristen zailak diren lekuetara iristea ere ahalbidetzen dute, eta lehen eskuratu ezin ziren informazioak orain eskuratu daitezke. Gainera, prestazio berritzaileak garatzeko ea negozio bide berriak irekitzeko aukera ematen dute.

Sektoreetan duten eragina

Haririk gabeko komunikazio industrialek hainbat arlotan dituzte aplikazioak, horien artean trena, automozioa, energiaren sorkuntza edo ekipamendu ondasunak, baita mota guztietako produkzio plantetan ere.

Merkatuak produktuak gero eta “adimentsuagoak” izateko eskatzen du. Horretarako, funtsezko informazioa jaso, prozesatu eta eskaintzeko gaitasuna izan behar dute, esaterako, funtzionamenduari buruzko datuak, eta halaber urrutitik eta modu seguruan manipulatu ahal izatea ahalbidetu behar dute. Gero eta produktu efizienteagoak bilatzen dira, gaitasun gehiagorekin, eta ezarritako araudiak betetzeko gai izango direnak.

Ildo horretan, haririk gabeko sareek eskaintzen dituzten onurak ugari dira. Kablea ordezteko, eta industria edo garraioa bezalako sektoreetan baliagarriak izateko, ordea, fidagarriak izan behar dira, sendoak eta seguruak, baita aurkako inguruneetan ere.

Hain zuzen ere, industria edo lokomozioko bitartekoak, dituzten ezaugarriengatik, dituzten ezaugarriengatik, oso aurkako inguruneak dira horrelako sareetarako: distantziak, materialak, bibrazioak eta interferentziak egiazko erronka bihurtzen dira.

Malgutasun eta segurtasun handiko sistema txertatuak funtsezko tresna dira arazo horiek arrakastaz konpontzeko, eta horrek haririk gabeko soluzioak denongana zabaltzea eta aukerak sortzea eragingo du.

Aukera berriak

Tradizionalki, automatizazio industrialeko sistemak (sentsore, kontrol eta aktuadore banak osatzen dituzte) kable bidez konektaturiko arkitekturen bitartez inplementatu dira. Teknologia berriei esker, haririk gabeko sareak jarri daitezke martxan, orain ezinezkoa duten elementuak sentsorizatu ahal izateko, esaterako, tren baten gurpiletan edo makina baten buruan.

Lehen iritsezinak ziren lekuetara iritsi eta horrela datu eta gaitasun berriak lortzeko aukera serbitizazioa bultzatzen ari da. Prozesu hori erabateko industri iraultza da, eta berari esker enpresek, produktuez gain, horiei lotutako gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituzte.

Haririk gabeko komunikazio sareek makinak urrutitik erabiltzea ahalbidetzen dute, eta datu gehiago eta hobeak lortzea txertatuta daudeneko dispositiboei buruz; ondorioz, zerbitzuen aukera zabal eta berri bat hedatu daiteke, hala nola mantentze lanak, eguneraketak, konponketak, urrutiko gestioak, erabiltzeagatik kobratzea, etab.

Gailuen ‘adimen’ handiago horretan oinarritzen da, hain zuzen ere, makinak elkarrekin konektatzeko “gauzen internet” esaten zaion konexioa, hau da, bestela esanda, Internet bidez elkarrekin konektatutako objektuen sare bat, zeinek interakzioan jarduteko gaitasuna duten. Joera hori gero eta azkarrago ari da inposatzen egunero erabiltzen ditugun objektu, gailu eta makinetan, bai etxearen arloan bai arlo profesionalean.

Pertsonalizazioa

Esan bezala, industria eta lokomozio bitartekoak aurkako inguruneak dira haririk gabeko komunikazioentzat, hainbat faktoreren eraginez. Jokaleku bakoitzak bere ingurumari propioak ditu, eta horiek nekez errepikatzen dira. Beraz, ez dago guztirako balioko duen soluzio teknologikorik eta, aldi berean, fidagarritasun eta segurtasun egokia eskainiko duenik.

Loturaren erabilgarritasuna maximizatzeko xedearekin, komunikazio sistema sendoak diseinatu behar dira, espazio bakoitzaren ezaugarrietara egokituta.

Horretarako, real-time, time-critical, security, network coding, irrati kognitibo eta maila fisiko digitalen diseinua bezalako teknologiak landu behar dira, horiei esker erabilera handiko haririk gabeko sistemak garatu ahal izango baitira, seguruak (safety-critical) eta security maila egokiekin (komunikazioen pribatutasunean eta ukiezintasunean oinarrituta).

IKR-IKERLANen ahalmenak

IK4-IKERLANen zazpi urte baino gehiago daramagu enpresentzat horrelako teknologiak garatzen eta 'wireless industrial' delako teknologia lantzen. Gai gara garapenak modu integralean inplementatzeko, zikloaren fase guztiak hartuta, hau da, sorrera, diseinua, garapena, egiaztapena ea balioztapen funtzionala eta ez funtzionala.

Fidagarritasun eta segurtasun handiko Sistema Txertatuen Ikerketa lerroak azken urteetan 20 defentsa eta ponentzia lortu ditu nazioarteko biltzar ospetsuetan, 12 artikulu argitaratu ditugu erreferentziazko aldizkarietan eta 5 doktore tesi defendatu ditugu nazioarteko aipamenarekin.

Halaber, harremanak ezarri ditugu erreferentziazko hainbat erakunderekin, horien artean egonik MIT, TTTech, Edinburgoko Unibertsitatea, IMEC eta Ilmenauko Unibertsitatea, besteak beste.

Jabetza intelektualari dagokionez, funtsezko bi osagairen jabetza erregistratu dugu: Network Coding-eko algoritmia baten partikularizazioa, komunikazioetan zerbitzuaren kalitatea nabarmen handitzeko, eta haririk gabeko protokolo optimizatu bat, industriako jokalekuetan erabiltzeko.

Industri transferentziaren ikuspegitik, jarduera bizia eta emankorra daukagu gure zenbait bezerorekin, eta esparru nazional zein internazionaleko enpresekin jarduteko aukera berriak ere aztertzen ari gara.

close overlay