options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Galio nitruroa, potentzi bihurgailuetarako etorkizuneko materiala

shape

IK4-IKERLANek Europako Powerbase proiektuan parte hartuko du, teknologia hori ikertzeko


14/07/2015

shape
  • 9 herrialdetako 39 bazkide ari dira ekimenean parte hartzen, zati batean EBk finantzatzen duen 87 milioi euroren aurrekontuarekin
  • Hainbat aplikaziotarako gailuak garatuko dira, horien artean LED argiztapena, energia fotovoltaikoa, telekomunikazioak, baterien kargagailuak edo elikadura iturri trinkoak

IK4-IKERLANek Europako Powerbase proiektuan parte hartuko du, teknologia hori ikertzeko
9 herrialdetako 39 bazkide ari dira ekimenean parte hartzen, zati batean EBk finantzatzen duen 87 milioi euroren aurrekontuarekin
Hainbat aplikaziotarako gailuak garatuko dira, horien artean LED argiztapena, energia fotovoltaikoa, telekomunikazioak, baterien kargagailuak edo elikadura iturri trinkoak
 

Galio nitruroa etorkizuneko materialen artean kokatzen da, potentziako gailuen esparruari dagokionez. Tenperatura handietan eta maiztasun altuetan funtzionatzeko ahalmena izanik, aldi berean eraginkortasun handia mantenduta, oinarrizko elementu bihurtzen da belaunaldi berriko potentzi bihurgailuetarako.

Arlo horretan ikerkuntza bultzatzeko, Europar Batasunak (EB) Powerbase proiektua jarri du martxan, eta IK4-IKERLANek bertan parte hartzen du. I+G proiektu handi bat da, zeinean, aipatu zentro teknologikoaz gain, Europako 9 herrialdetako 39 erakundek parte hartzen duten, Infineon Austriaren gidaritzapean.

Galio nitruroak (GaN) gaur egun gehien erabiltzen den silizioak baino askoz prestazio handiagoak eskaintzen ditu. Horrenbestez, espero da galio nitruroak lagundu egingo duela potentzi bihurgailuak hobetzen; bihurgailuek energia elektrikoa hainbat xedetarako egokitzeko eta eraldatzeko balio dute.

Proiektu honen esparruan, galio nitruroan oinarrituta, hainbat aplikaziotarako potentzi gailuak garatuko dira, horien artean egonik LED argiztapena, energia fotovoltaikoa, telekomunikazioak, baterien kargagailuak edo automatizazio sistemetarako elikadura iturri trinkoak.

Aurreikusita dago Powerbaseren iraupena 3 urte izatea, eta 87 milioi euroren aurrekontua dauka, zati batean parte hartzen duten herrialdeetako ministerio nazionalek finantzatuta, eta baita ere ECSEL (Electronic Components and Systems for European Leadership) Joint Undertaking europar ekimenak finantzatuta.

Proiektuaren dimentsio handiak EBk teknologia horri ematen dio garrantzia erakusten du. Powerbase Europak bultzatzen dituen ekimenetako bat da, potentziako erdieroaleen garapenean eta hainbat aplikaziotan duten erabileran bertako enpresa sareak duen kokapena indartzeko.

Galio nitruroaren ezaugarriek potentzi bihurgailuen eraginkortasuna hobetzen dute, eta txikiago eta arinago bihurtzen dituzte, izan ere, alderdi horiek funtsezkoak dira gailuen eraginkortasuna zein gailuak eramaten dituzten produktuena hobetzeko, batez ere aplikazio ontziratuetan, esaterako, garraioaren sektorean.

"Galio nitruroarekin merkatuan dauden siliziozko erdieroaleekin baino potentziako eraginkortasun eta dentsitate handiagoak lortuko ditugu”, baieztatu du IK4-IKERLANen proiektuaren arduraduna den Haizea Gaztañaga ikertzaileak.

IK4-IKERLANen zeregina

IK4-IKERLANek aplikazio fotovoltaikoetarako potentzi bihurgailu baten diseinuan, garapenean eta tokiko balioztapenean parte hartuko du.

"Gure helburua da galio nitrurozko erdieroaleak erabiltzeko ezagutza eta esperientzia lortzea, eraginkortasun eta potentzi dentsitate handiko potentzi bihurgailuak garatzeko”, azaldu du Gaztañagak.

Halere, zentroan garatutako know-how-a beste sektore batzuetan ere aplikatu ahal izango da: “proiektuan eguzki aplikazioan zentratuko bagara ere, sortutako ezagutza beste sektore batzuetan gure bezeroentzako soluzioak garatzeko ere erabili ahal izango dugu”, gehitu du.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentziari eta enpresei balio lehiakorra emateari dagokionez, hainbat domeinu teknologiko konbinatuz soluzio integralak eskaintzeko ahalmena baitu. Hori posible izateko arrazoia da sei esparru handitan espezializazio maila handia duela: sistema txertatuak, potentziako elektronika, mikroteknologiak, energiaren eraginkortasuna eta biltegiratzea, fidagarritasun estrukturala eta fabrikazio aurreratua, eta laguntzaile sare garrantzitsu bat duela, nazionala zein nazioartekoa, bezeroei soluziorik onena emateko eskaintza osatzen duena.

Proiektuaren fitxa

Izena: Enhanced substrates and GaN pilot lines enabling compact power applications, PowerBase
Erakunde finantzatzailea: Europar Batasuna
Programa: Horizon 2020
Strategic objective: ECSEL-02-2014, ECSEL key applications and essential technologies
Kontratuaren zenbakia: 662133
Proiektuaren koordinatzailea: INFINEON
 

close overlay