options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

ACTIMAT proiektua, Sare Berria, enpresa helburu

shape

ETORTEK programaren barruan puntuaziorik hoberena lortu du proiektuak


11/05/2016

shape

Maiatzaren 9an, “Sare Berria, enpresa helburu" izeneko jardunaldia egin zen Bilboko Guggenheimen, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak elkartu ziren bertan. ACTIMAT proiektua izan zen ekitaldiko protagonistetako bat, ETORTEK programaren barruan puntuaziorik hoberena lortzeagatik. IK4-IKERLAN proiektu horretako kidea da.

Proiektuan parte hartu duen zentro bakoitzetik pertsona batek hartu du saria. Saria arraun bat izan da, ikertzaileen lanaren aitortza erakusteko eta ikerketak eta ikerketekin gizarteak eskuratzen duena nabarmenago gera daitezen arraunean jarraitu behar den mezua helarazteko.

close overlay